Asmo hori 2009an hasi zuen Etxebizitza Sailak, eta 2010ean konprometitu zen Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetan ematen ziren erantzun-epeak laburtzeko. Azterketa egin zuen, eta horretan ikusi zen herritarrek egindako eskaeretan papera erabili behar izatea oztopo nagusietako bat zela erantzun azkarrago eta eraginkorragoa eman ziezaien.
Zuzenean Herritarren Arretarako Zerbitzuan jasotzen dira Etxebideri lotutako herritarren eskaerak; eta bertan digitalizatzen dira dokumentuak eta gehigarriak. Horrela hasten da espedientearen tratamendu digitala. Gero, dokumentu eta paperak herritarrei itzultzen zaizkie.
Gipuzkoan, 1.450 espediente egin dira digitalki
Orain arte paperean zeuden espedienteak eskanerretik pasatu dituzte, eta ia 100.000 daude bide horretatik digitalizatuta. Etxebizitza Sailak dioenez, orain "askoz azkarragoa eta sinpleagoa gertatzen da historikoan gordetzen den edozein espediente eskuratzea, lehen paperaren bidez bermatzen zen baliozkotasun eta segurtasun juridiko berberarekin".
Urrian zabaldu zen proiektua Gipuzkoara, eta denbora tarte labur honetan 1.450 espediente paperik gabe tramitatu dira.
Etxebideren webgunea hauxe da.