Futbolean euskara erabilita, bailarako 500 gaztetxok goiz bikaina igaro dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko aza. 19a, 17:33

'Kirola euskaraz' lelopean, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta eta Arizmendiko 500 gaztetxo elkartu dira goizean Ipintzako futbol zelaian. Zortzi, bederatzi eta hamar urteko gaztetxoei deia egin diete kirolean ere euskara erabiltzeko. Baina horrez gain, eta euskal kirolari integrala sortzeko helburuarekin, balore batzuk ere transmititu nahi izan dizkiete gaztetxoei; errespetua eta talde lana, besteak beste.

Asteburuko kirol kronikak

Goizean goizetik futbol zelaian hainbat partidu jokatu dituzte eguraldiak asko lagundu ez duen arren. Gurasoak ere bertan izan dira, euren seme-alabei animoak ematen, eta lagun arteko giro paregabea izan dute.

Realeko aurpegi ezagunak

Eguerdi aldera, bailarakoak diren Realeko bi jokalari ohi ere bertan izan dira: Aitor Lopez Rekarte eta Agustin Arantzabal. Biak gustura izan dira gaztetxoek futbolean euskaraz nola jokatzen duten ikusten eta Realeko kamiseta berrirako hiru bono ere banatu dituzte. Irabazleak izan dira Aitor Urzelai (2004), Aitor Arietaleanizbeaskoa (2003) eta Aitor Orbea (2002), hirurak bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak