Kronika osoa eta protagonisten iritziak bihar, asteleheneko Goiena paperean.
Intentsitate handiko derbia jokatu dute Aloñak eta Bergarak Azkoagainen. Lehia parekatua izan da eta orokorrean Aloñak baloi gehiago izan badu ere, arriskua mahoneroek sortu dute. Bigarren zatian heldu dira partiduko bi golak. Lehena Pedro Valeriok egin du Jokin Baltzategiren pase eder bat aprobetxatu ostean. Bigarren gola, berriz, Iñigo Macho zelairatu berriak egin du 75. minutuan, Oñatiko defentsako baten atzerako pasea urak geratu duela aprobetxatuta. Bergararendako, konfiantza hartzeko balio handiko hiru puntu izan dira; Aloñarendako, ordea, jarraian datorren laugarren porrota izan da.
Kronika osoa eta protagonisten iritziak bihar, asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.