Zaintza aringarriak dira oso larri dauden gaixoek jasotzen dituztenak, eta horie buruz hitz egingo dute David Avellanalek (Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta Debagoieneko ESIko ospitale arretako erreferente Zaintza Aringarrietan), eta Jesus Millasek (Oñatiko Osasun Zentroko familia mediku eta Debagoieneko ESIko Lehen Mailako Arretako erreferente Zaintza Aringarrietan). Berbaldian gai hauek landuko dituzte:
- Heriotzari buruzko hausnarketak gaur egungo gizartean.
- Zer diren eta zertarako balio duten zaintza aringarriek.
- Zaintza aringarriak eskubidea diren.
- Debagoienean dugun zerbitzua.
Bergarakoa berbaldia azaroaren 22an izango da (19:00, Irizar Jauregia), eta Arrasatekoa azaroaren 27an egingo dute (19:00 Kulturaten).