Nobedadeen barruan, Open Altitoy Ternuako izen-emateei dagokienez bi berrikuntza daude: A ibilbidean izena emateko (kirolprobak.com), lehenengo, aurre-inskripzioa egingo da (azaroaren 16tik 30era arte), eta antolatzaileek –kirol lorpenetan oinarrituta– aukeraketa egingo dute –soberan geratzen diren lekuekin zozketa egingo dute–. Antolatzaileek abenduaren 3tik hasita jakinaraziko dute zeintzuk izan diren aukeratuak, eta horiek derrigorrez egin beharko dute Grande Course txartela (grandecourse.com), 20 euro ordainduta. Hala, abenduaren 10etik 16ra A ibilbideko inskribapenak formalizatuko dira. Eta B ibilbiderako izen-ematea, berriz, abenduaren 17tik aurrera egin ahal izango da.
Aurreratu dugu iazkoak baino ibilbide gogorragoak izango direla. Helmuga Bigorreko Pic du Midiko astrologia zentroan egongo da eta ikusleak bertara igo ahal izango dira –eskiatzaile bakoitzak teleferikoan jasotzeko gonbidapen bat jasoko du.