Dagoeneko 2013an ospatuko den laugarren edizioa martxan da. Ultratrailen egutegian lortzen ari den oihartzuna kontutan hartuta, Ehunmilak probak izena emateko epea irekiko du gaur, azaroaren 15ean, eta ekainaren 12a izango da izen emetako azken eguna. Aurreko urteetan bezala, aurten ere izen ematea internet bidez bakarrik egin ahal izango da lasterketaren web ofizialean.
Mila boluntarioetatik gora egongo dira banatuta ibilbide osoko kontrol gune orotan. Probak zeharkatzen dituen Gipuzkoako bost eskualdetan kokatuak, asetzeko moduko zerbitzua jaso dezaten antolakuntzatik parte hartzaile guztiek.
Izen ematea baliogabetzearen bermea
Korrikalariak izena ematen duen unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango dira, horretarako pertsonako 10 euro ordainduz. Zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio. Izen emate berme hau, lasterketa baino 30 egun lehenagora arte bakarrik erabiltzea egongo da, 2013ko ekainaren 12ra arte.
Izen emate kostuak
Ehunmilak
- 2012/11/15etik 2013/02/15era: 130 €
- 2013/02/16tik 2013/04/15ra: 145 €
- 2013/04/16tik 2013/06/12ra: 165 €
G2H
- 2012/11/15etik 2013/02/15era: 80 €
- 2013/02/16tik 2013/06/12ra: 95 €