Foru Ogasunak azaldu duenez, kupoaren inguruko EAEren eta Espainiaren arteko desadostasunak, Espainiako 2011n eta 2012an kontabilizazio-irizpide desberdinak erabiltzea eta Roverren itzulketa dira %1,1eko murrizketa horren zergatietako bi. Hala ere, onartu du "egoera ekonomikoaren isla" dela murrizketa hori "zati batean".
Hiru egoera "ezohiko" horiek kenduta, urrira arteko murrizketa %2,5 izango zitekeen.
Foru Ogasunak azpimarratzen du zuzeneko zergen bilakaera positiboa dela. "Urrira arte, zuzeneko zergen hazkundea %4,0koa izan da eta, irailera arte, %4,5koa izan zen. Urrira arteko hobekuntza, batez ere, Ondarearen gaineko Zerga berreskurateagatik gertatu da", esan du departamentuak.
Zeharkako zergek bilakaera negatiboa izan dute: %9,8 murriztu dira urrira arte, eta %13,7, irailera arte. Foru Ogasunaren esanetan, azken hilabete honetan hobetu da, batez, ere, "lurraldeen arteko BEZaren doiketagatik".