Zaintza aringarrien inguruko hitzaldiak Bergaran eta Arrasaten

Amaia Garate 2012ko azaroaren 15a

Hitzaldiak azaroaren 22an Bergaran Irizar jauregian, eta azaroaren 27an Arrasaten Kulturaten izango dira, biak 19:00etan.

David Avellanalk, Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta DEBAGOIENEKO ESIko ospitale arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, eta Jesús Millasek, Oñatiko Osasun Zentroko familia mediku eta DEBAGOIENEKO ESIko Lehen Mailako Arretako erreferente Zaintza Aringarrietan izango dira hitzaldiak eskainiko dituztenak.

“Zaintza Aringarriak heriotzara eramateko aukera handiak ematen dituen gaixotasuna duen, fase aurreratuan dagoen eta sendatzeko tratamenduek eragiten ez dioten gaixo bati ematen zaizkion zaintzak dira”. Horrela definitzen du Europako Zaintza Aringarrien Elkarteak arreta mota hau. Munduko Osasun Erakundea horrela mintzatzen da: “Zaintza Aringarriak sendatu ezin den eta aurreratuta dagoen gaixotasuna tratatzeko modu bat da, helburu duena gaixoen eta euren familien bizi kalitatea hobetzea. Horretarako prebentzioa eta sufrimenduaren gutxitzea erabiltzen du, diagnostiko goiztiarra, ebaluazio egokia eta minaren eta arazo fisiko, psikiko, psikosozial eta espiritualen tratamendua baliatuz”.

David Avellanal eta Jesús Millas doktoreek gai hau aztertuko dute Bergaran eta Arrasaten eta hurrengo puntuetan oinarrituko dira:

  • Heriotzari buruzko hausnarketak gaur egungo gizartean.
  • Zer diren eta zertarako balio duten zaintza aringarriek.
  • Zaintza aringarriak eskubide.
  • Debagoieneko Zaintza Aringarrien Zerbitzua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak