Etxe-husteak galarazteko gehieneko diru-sarrerak 19.000 euro izango dira

Leire Kortabarria 2012ko azaroaren 15a

Etxehusteen inguruko ituna forma hartzen dabilela dirudi. Izan ere, Espainiako Gobernua eta PSOE ados jarri ziren bart etxehusteak galarazteko gehieneko errenta atarian: urteko 19.000 eurotan finkatu dute.

PP eta PSOE batzartuta daude oraindik, itun hori lotzen jarraitzeko.

Talde Sozialistak lege-proposamena egin zuen, eta gehieneko diru-sarreren atari hori IPREM delako adierazlearen 2,5 halakotan finkatzea proposatu zuen. Hala ere, negoziazio-mahaian 2,5 eta 3 halako izatearen aldeko jarrerak zeuden.
Hain zuzen, urtean 12 ordainketa hartuta, urteko IPREM 6.390 eurokoa litzateke, eta, 3 aldiz, 19.170 euro da. Gobernuak horrelako diru-kopurua planteatzen zuen etxe-husteak saihesteko gehieneko errenta gisa.

Datozen orduetan nobedade gehiago izango dira, seguruenik, itun horren harira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak