Murrizketen aurka kalera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko azaroaren 14a

Grebak ez du apenas eraginik izan gurean, baina atzo iluntzean hainbat ekimen burutu zituzten murrizketen aurka eta Espainiako gobernuaren gizarte politiken aurka. Arrasaten, ESK, ESTE-EEILAS eta Ahots Kooperatibistak deituta, 40 bat lagun elkartu ziren pankartaren atzean 'Murrizketen aurka' lelopean. Oñatin, burujabetza ekonomikoa eta egoera errotik aldatzeko neurriak aldarrikatu dituzte, besteak beste, EH Bildu osatzen duten koalizioko alderdiek eta beste hainbat eragilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak