Pirritx, Porrotx eta Marimototsentzat urte berezia da aurtengoa. Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik.
Urte hauetan guztietan, taldearen kultur emaria oso zabala izan da. Ugariak dira hainbat elkarterekin egindako elkarlanak ere. 25 urteko jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabatu dute pailazoek, urte hauetan bildutako abestien artean aukeratutakoekin osatua.