Programa honekin lortu nahi dena modu integralean gurasoekin, jokalariekin eta entrenatzaileekin hainbat eduki lantzea da: euskara, ingurunearekiko errespetua, lidergoa, talde lana, baloreak, adimen emozionala... Horretaz gain beste bi helburu ere baditu, futbol eskoletako euskara maila eta erabilera hobetzea eta futbol eskoletako kirol-teknifikazio maila hobetzea.
Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako (Antzuola) futbol eskolei zuzendutako egitasmoa da. 2002, 2003 eta 2004an jaiotako umeekin lanean ari diren entrenatzaileei zehazki. Lau ekintza desberdin burutuko dira programan: kirol eskoletako entrenatzaileekin formazio bilerak, guraso eta umeentzako hitzaldiak, interneteko txapelketa euskarazko terminologia lantzeko umeekin eta topaguneak.
Datorren igandean, azaroaren 18an, egitasmoa aurkeztuko diegu gurasoei eta prentsari. Futbol eskoletan dabiltzan 500 ume inguru bilduko dira eta hainbat partida jokatuko dituzte elkarren aurka. 11:30etan egitasmoaren aurkezpena egingo dute eta "sorpresa batzuk ere izango dira.