Adegik, ohar bidez, aditzera eman du grebak "enpresak eta langileak kaltetzeaz gain, beste ezertarako" balio ez dutela. "Bizi dugun krisia areagotu izanak, finantza erakundeen ziurgabetasunak, eta enpresak eta ekimen berriak finantzatzeko zailtasunak eragin dute gaur egun Gipuzkoako enpresek geroago eta zailtasun handiagoak edukitzea" adierazi du Adegik.
"Egoera gogorra bizi dugu eta egoera hau okertu egingo da, gainera. Edozelan ere, enpresa barik ez da etorkizunik eta geroa eraiki ahal izango dugu enpresak osatzen duten langile zein ugazaben lanarekin, esfortzuarekin, kooperazioarekin eta konpromisoarekin" amaitzen du Adegik.
Confebasketik adierazi dute Euskadiko empresa gehienak (% 85) normaltasunez aritu direla egunean zehar.