CCOO sindikatutik egindako lehen balorazioaren arabera, greba deialdiak Debagoienean izandako jarraipena "porrota" izan da. Grebak gure bailaran jarraipen "oso-oso txikia" izan duela adierazi dute, gutxi batzuk baino ez direla kalera irten –afiliatuak, gehienbat– eta "etsipen handia" izan dela eurentzat. EAEn ere jarraipen "eskasa" izan duela gaineratu dute. CCOO iturrien arabera, "pena" da, sindikatuen adostasun faltaren ondorio delako gaurkoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.