
Bi anbulantzia bertaratu dira.
GI-627 errepidean gertatu da istripua, Mekako biribilgunean, 16:30ean; ibilgailu batek txirrindulari bat jo du. Bi anbulantzia bertaratu dira, txirrindulariak kolpearen eta erorketaren ondorioz jasan dituen zauriak artatzera eta ordu erdi geroago eskualde ospitalera eraman dute; ertzainek esan digutenez, buruan hartu du kolpea, baina zaurien larritasuna zenbaterainokoa den ez digute argitu. Ezbeharrak ez du aparteko auto-ilararik eragin, baina Ertzaintza istripu-lekuan egon da, zirkulazioa gertutik zaintzen.

Bi anbulantzia bertaratu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.