Espainian, KPIa %0,8 handitu da urrian; iazko urritik hona, %3,5.
Urrian, prezioak %1,2 garestitu ziren Araban, eta %0,9 Bizkaian eta Gipuzkoan. Urte-arteko epean, gehien Bizkaian hazi da (%3,5); gero, esan bezala, Gipuzkoan (%3,1), eta gutxien, Araban (%2,8).
EAEn, jantzietan eta oinetakoetan handitu dira gehien prezioak urrian: %12,5. Bigarren sektore inflazionistena hezkuntza izan da (+%2,5). Aldiz, txikitu egin ziren honakoen prezioak: aisialdia eta kultura (-%1,1), garraioa (-%0,7), etxebizitza (-%0,6) eta hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (-%0,2).
Baina urte-arteko epean, bakarrik komunikazioen prezioak merkatu dira (-%1,7). Gainerako sektoreetako prezioak handitu egin dira; nabarmen, etxebizitzenak (%6,6), garraioenak (%5,8), eta alkoholdun edarienak eta tabakoarenak (%5,5).
Nafarroan, hezkuntzako prezioak handitu dira gehien urrian: %10,9. Bigarren sektore inflazionistena jantziena eta oinetakoena izan da: %6,9.