Greba orokorrerako deialdia eguaztenean

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 12a

ESK, ESTE-EEILA eta Ahots kooperatibista sindikatuek, greba orokorrerako deialdia egin dute gaur goizean Arrasateko kultur ateko areto nagusian. Datorren eguaztenerako, hilak 14, deialdi propioa egitea erabaki dute.

Grebara deitzeko arrazoi asko daudela argi utzi nahi izan dute, hala ere Euskal Herriko gehiengo sindikalak ez dute greba orokor honekin bat egin, beraz honen jarraipena lortzea zailagoa izango dela uste dute. Datozen murrizketei aurre egitea ezinbestekoa dela aipatu dute, eta horretarako mobilizazioak antolatu dituzte. Besteak beste, Arrasaten arratsaldeko 19:00tan Seber Altube plazan bilkura egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak