Gizarte arloko juriskizkioari dagokionez, berriz, lege-proiektuak lehenengo aldiz kobratu gura ditu tasa judiziaiak erregutze eta kasazio prozesuan. Horren ondorioz, 500 eta 750 euroko tasak izango dituzte, hurrenez hurren.
Pertsonek ordaindu behar
Beraz, eta labur esanda, lege-proiektuak, batetik, gaur egun indarrean diren tasa judizialak aplikatu egin gura dizkie pertsona fisikoei, eta bestetik, nabarmen igoko ditu zergak administrazioarekiko auzien prozesuen demandan edo errekurtsoan eta baita apelazio eta kasazio-errekurtsoak jartzean ere.
Herritarren tutoretza judiziala murriztuta
"Lege-proiektu honek kritika handia jaso du oposizioaren, elkarte judizialen, fiskalen eta idazkari judizialen eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldetik; izan ere, tasen kopuru altu horrek herritaarren tutoretza judizial eraginkorrerako eskubidea "murrizten" duela ulertzen dute, "dirua biltzeko disuasio-asmoetan" oinarrituta". Horixe izan da justu, gaurko protestaren abiapuntua.