Gainontzeko finantzazio-iturriei dagokienez, %46,19 laguntzen bitartez eskuratzen dute (eurek antolatutako ekimenen bitartez, batik bat); %29,44 familiek eurek ipinitako dirua izaten da eta bakarrik %19,62a eskuratzen dute botere publikoen bitartez.
Esandako moduan, gurean saltzen dituzten otarrek pisu dezentekoa dute finantzazio horretan. Hala, aurten 37 euro eskatzen dituzte otar bakoitzeko. Eman, berriz, honako produktuak ematen dituzte: ardi gazta kilo bat, kilo erdi ezti, 200 gramo pate ahate gibelarekin egindakoa eta biskotxo poltsa "artisanal" bat.
Aurtengo berezitasunen artea, "kutxa berezia" prestatu du ikastolak otar modura erabiltzeko. Hori dela-eta eman da prezio aldaketa.
Azaroaren 30a aurretik
Otarra gura duenak azaroaren 30a baino lehen eman behar du izena honako helbidean: zuberoako.ikastola1@orange.fr. Telefono zenbakia eta erosi gura den otar kopurua zehaztu behar dira.
Otarrak abenduaren 14an banatuko dituzte. Kopuru handia bada, norberaren etxera eramango dituzte, eta kopuru txikia bada, berriz, Bedoñako Iturralde etxean jaso ahalko dira.
Lagun zuberotarrek esaten duten moduan: "Züen parte hartzean bermatzen gira, esperantxa dügü hemenko moskinak ontsa gosatüko dütüzuela".