Nahiz eta emaitza txarra izan, Mondrako entrenatzaile Lutxo Iturrino gustura dago taldeak egindako lanarekin. Lehenengo zatiaren bukaeran 0-0 zegoen markagailua eta defentsan lan ona egin dugu partidu osoan zehar. Bigarren zatiko falta baten ondoren etorri zen Mondrari eginiko lehen gola eta bigarrena denboraz kanpo egin zuten hernaniarrek. Datorren astean Tolosaren kontra jokatuko du Mondrak.