Tokikom elkarteak Aretxabaletan egin du lehenengo batzar nagusia egin du

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 9a

Tokikom, tokiko eta euskarazko hedabide lokalak batzeko sortu zen elkarteak, lehenengo batzar nagusia ospatu du gaur Huhezi fakultateko ikus-entzunezko eraikin berrian. Bertan, elkartearen gaur egungo egoeraren eta etorkizunaren gainean hitz egin dute.

Mikel Irizar, Tokikom-eko zuzendaria; Inazio Agirre, elkarteko lehendakaria eta Joxe Rojas izan dira gaurko batzarra gidatu duten ordezkariak.Elkartearen lehenengo urtearen ibilbidea aztertu ondoren, datozen erronken gainean hitz egin dute, bereziki publizitatea eta finantziazioaren gainekoak. Garai latz hauetan, tokiko hedabideen elkarlana ezin bestekoa dela argitu dute, horrela indar eta oihartzun handiagoa lortuko dutelako.

Bazkide berriak

Tokikom elkartea 20 bazkiderekin sortu zen, gaur egun ostera 30 hedabide daude ordezkatuta, eta Tokikom-ekoek elkartearen parte izateko beste hainbat proposamen jaso dituzte. Euskal Herriko toki denetatik jaso dituzte eskaera hauek, adibidez Bilbo, Gasteiz edota Iruñeatik. Proposamenak aztertu ondoren, datorren urteko otsailean beste batzar nagusi bat egingo dute seguruenik, elkartearen norabidea gero eta gehiago zehazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak