Martxoaren 14an, Andoainen, hasiko da Korrikaren 18. edizioa

Laida Beristain 2012ko azaroaren 9a

Edizio honen lelo eta mezu nagusia 'Eman euskara elkarri' da,  euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako.

Gaur Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouarde, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika eta AEKren Artezkaritza kideek.

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak