Gainontzeko herrietan, esan moduan, gora egin du langabeziak: Arrasaten, esaterako, jada 1.500era ailegatu da langabe kopurua, eta Bergaran 900eko muga gainditu du.
Urtean zehar izandako bilakaerari dagokionean, urtarriletik martxora gora egin zuen, apiriletik ekainera behera, eta uztailetik aurrera gora berriz ere. 3.644 langaberekin eta horrek suposatzen duen %12,22ko langabezia tasarekin, urteko daturik txarrena da urrikoa, eta ez hori bakarrik, 2010eko urtarriletik ez da halako langabe kopuru alturik erregistratu Debagoienean.
Debagoiena ez da salbuespena, ordea; izan ere, langabezia %2,4 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %2,65 Nafarroan. EAEko probintzien artean, Gipuzkoan hazi da gehien langabezia: % 2,73.
Guztira, 168.078 langabe daude erkidegoan, eta 50.933 Nafarroan.