Aralarrek eta PSE-EEk etxe-husteak geratzea eskatu dute

Ander Monedero 2012ko azaroaren 4a

Aralarrek eta PSE-EEk etxe-husteak geratzeko eskaera  eta familiak kalean ez geratzeko legea aldatzeko eskaera egin dute. PSE-EEk familia asko bizi duten egoerari aurre egiteko eskatu dio Gipuzkoako Diputazioari eta Aralarrek, berriz, bankuek diru-laguntza publikoak jasotzen duten bitartean etxe-husteak geratzeko eskaera egin du.

Kaleratzeak Stop plataformak 20.000 sinadura baino gehiago jaso ditu eta hori ikusita, alderdi politikoek neurriak erakundeek hartzeko eskaera egin dute. PSE-EEk, gainera, Kutxak erantzukizun sozialeko prozesuaren buru izateko eta kaltetuei aholkularitza zerbitzuak eskaintzea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak