Dabid Gartzia beste behin txapeldun Soraluze-Bergara krosean

Jagoba Domingo 2012ko aza. 4a, 13:51

Aurten ere, Dabid Gartzia nagusitu da Soraluze eta Bergara arteko krosean. Antxintxika triatloi taldeak antolaturiko Olatz Errementeria memorialean, azken urteotan jaun eta jabe azaldu da durangarra.

32:29 izan zen Gartziaren denbora atzokoan, hala ere lasterketa ez zuen buruan hasi. Ibai Alba hernaniarra hasi zen tiraka, baina azken 4 kilometrotan, lasterketa Gartzia eta Ariznabarreta korrikalarien artean egon zen. Irabazleak, azken 2 kilometroetan hortzak estutu eta bakarrik heldu zen helmugara. Oier Ariznabar durangarra bigarren postuan amaitu zuen, 33:04 denborarekin eta hirugarrena, Ibai Alba izan zen 33:38ko denbora eginez.

Lasterketako lehen emakumea, Aitziber Urkiola eibartarra izan zen ibilbidea 40:43ko denbora eginez. Honek ere pozik bukatu zuen atzoko eguna, ez zuelako lasterketa irabaztea espero, eta azken txanpan herritarren indarrak aurrera jarraitzeko laguntza eman ziolako. Patinatzaileen artean lehena, Andres De Regil izan zen, galdakaokoak 21:06an burutu zuen Soraluze eta Bergara arteko ibilbidea, eta handbikean ostera, Ion Galarraga izan zen helmugara heltzen lehena, 21:08ko denbora lortuz.

Guztira, 434 parte hartzaile izan ditu aurtengoan Antxintxika krosak, 390 lagun korrika, 42 patinatzaile eta 2 handbike-ean, eskuekin bultzatzen den bizikletan. Aurreko urtean baino korrikalari gutxiagok parte hartu izan arren, pozik daude antolatzaileak aurtengo lasterketa Domu Santuko zubiarekin bat egin duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak