Elikagaien bankukoek janaria batuko dute Arrasateko Eroskin hilaren 10ean eta 11n

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urriaren 31

Janaria batzeko kanpaina hori Eroski Fundazioak eta Gipuzkoako Janari Bankuak deitu dute ohi bezala. Zure erosketako pixka bat asko da lelopean egingo dute kanpaina, Arrasateko Eroski hipermerkatuan.

Eroski Fundazioaren eta Espainiako Janari Bankuen Federazioaren (FESBAL) arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez egiten dira kanpaina horiek eta orain arte egin diren 29 kanpainetan, Fundazioak zein kontsumitzaileek emandako 5.000.000 kilo elikagai batu dira. Gero, elikagai horiek hainbat Janari Bankutara eraman dira, pertsona behartsuekin lan egiten duten elkarteen artean banatzeko.

Kontsumitzaile solidarioen konpromisoa, kontsumitzaile horiek saltoki bakoitzean emandako janari kilo guztiei beste % 20 gehiago gehituz berresten du Eroski Fundazioak. Hori horrela, Arrasaten bakarrik azken bederatzi urteetan, 50.000 kilo elikagai eman dizkio Fundazioak Gipuzkoako Janari Bankuari, kontsumitzaileekin batera
FESBALen gaur egun 52 elikagai banku daude, laguntza ematen die 7.000 erakunderi eta 950.000 lagun baliatzen dira laguntza horretaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak