Hilerriak gertu daude

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 31

Gaur eta bihar, eguaztena eta eguena, ibarreko kanposantuek bisita ugari jasoko dituzte. Oro har, udalerri gehienetan ohiko ordutegia mantenduko dute; Bergara, Arrasate eta Antzuolakoek, aldiz, ordutegi jakin bat izango dute.

Garaiak aldatu diren arren, oraindik ere herritar askorentzako egun berezia izaten gaurko eta biharko datak, eta kanposantura gerturatzen dira asko, euren artean ez daudenak gogoratzeko asmoz.

Egun osoan irekita

Ibarreko zenbait herritan ez dute ordutegian aldakatarik egingo kanposantuetako ordutegiari dagokionez. Hala, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaio, Elgeta eta Gatzagako kasuetan, ohi bezala gau eta egun, hogeita lau ordutan zehar egongo dira hilerrietako ateak zabalik.

Baina bestalde, badira ordutegi jakin bat zehaztu duten herriak ere. Bergarako kasuari dagokionez, 08:00etan zabaldu eta 19:30ean itxiko dute hilerria. Antzuolan berriz, 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita, eta Arrasateri dagokionez, 08:00etatik 20:00ak bitartean joan ahal izango dira herritarrak San Kristobalera.

Arrasaten autobus zerbitzua

Arrasateko hilerria San Kristobal gainean dagoela jakinda, eta gaur eta bihar egongo diren mugimendu ugariak aurreikusita, udalak bertara joateko autobus zerbitzu berezia ipini du bi egunotarako. Modu horretan, gaur 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 18:00etara orduro irtengo da autobusa hilerrira. Bihar eguena berriz, ordu erdiro izango da garraio publikoaren zerbitzua, 10:00etatik 13:00ak arte goizean eta 15:30etatik 18:30era arratsaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak