Lehen sorospen ikastaroa Debagoienean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 30a

Lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Gurutze Gorriak Debagoieneko herritarrentzat. Azaroaren 7tik 26ra bitartean izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Debagoieneko herritarrentzako lehen sorespen ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak. San Prudentzion duen egoitzan emango dute ikastaroa azaroaren 7tik 26ra bitartean; 40 orduko iraupena edukiko du, eta 18:00etatik 21:00etara elkartuko dira.

Interesatuek baldintza bakarra bete beharko dute ikastaroan parte hartzeko, hain zuzen, kurtsoa amaitzerakoan 16 urte edukitzea. Lehen sorospen ikastaroan izena ematen dutenek 125 euroko ordaindu beharko dituzte, eta 619 00 35 00 zenbakira deituta edota altodeba@cruzroja.es helbidera idatzi beharko dute izenemateko.

Ahoaren osasuna

Bestalde, Gipuzkoako haginlarien elkargoak Dentibus Programan hartuko du parte aurten ere, eta 2012ko edizioa haurren haginak zaintzea izango du helburu.

Debagoieneko hitzordua Arrasaten izango da, azaroaren 5ean, ospitale aurrean. Urtean behin prebentzio azterketaren garrantziaz informatzeaz gainera, eta ahoa era egokian nola garbitu azalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak