Formazio programa bat jarri du abian Baketik Fundazioak. Ikastaro ezberdinak eskainiko ditu, eta hauen helburua, bizikidetzaren ikuspegi eraikitzailea partekatzea eta bultzatzea izango da. Gipuzkoako udalerri ezberdinetan emango dituzte kurtsoak, eta Debagoienean Arrasaten izango da hitzordua, Kulturaten.
Azaroaren 12, 19 eta 26an 18:30etik 21:00etara elkartuko dira eta Pertsona, Gatazka eta Berradiskidetzea izango dituzte oinarri. Abenduan jarraituko du formazioak, abenduaren 1etik 13ra bitartean lan bat egin beharko dute parte hartzaileek. Eta abenduaren 15ean, 10:00etatik 12:30etara Donostiara bertaratuko dira guztiak ikastaroko ondorioak ezagutu eta aurkeztutako lanen bateratze-lana eta ebaluazioa egiteko.
Doakoa izango da ikastaroa eta besteen artean, irakasleei, aisialdiko begiraleei, elkarteetako arduradunei, edota gizarte hezitzaileei dago zuzenduta. Bertan parte hatzeko 943 251005 zenbakira deitu edo info@baketik.org helbidera idatzi.