Julen Rivas marrazkigile arrasatearrak ilustratutako Azken garaipena komikiak Literatura Saria jaso du. Iban Zaldua idazleak egin du komiki horren gidoia eta testu horregatik jaso du saria gasteiztarrak euskarazko haur eta gazte literaturaren kategorian. Berez, ilustraziorako eta gidoirako aurkeztu zuten lana egileek, eta gidoiagatik saritu dute. Azken garaipena 12-13 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, fikziozko eta genero beltza nahasten ditu eta 2056an kokatzen da, naziek eta japoniarrek menderatutako munduan.
Aste honetan eman dituzte jakitera 2012ko Euskadi Literatura sarien irabazleen izenak eta sari horien banaketa datorren azaroaren 13an egingo dute.