Odol-emaile gazteen premia nabarmendu dute Elgetan egindako ekitaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 28a

Gipuzkoako odol-emaileen bazkarian 135 lagun elkartu dira, eta 100 saritik gora banatu dituzte.

Elgetan elkartu dira gaur, domeka, Debagoiena eta Debabarrenako odol-emaileak. Urteroko ekitaldia egin dute, eta bertan hainbat sari banatu dituzte. Odol-emaileek musu-truk egiten dituzten donazioak eskertu nahi izaten ditu horrela Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak, eta bide batez gizarte osoari helarazi odola ematea premiazkoa dela.

Erraza eta beharrezkoa

Ehun saritik gora banatu dituzte eguerdian Espaloia kafe antzokian egindako ekitaldian. Odola ematea erraza, azkarra eta beharrezkoa dela azpimarratu dute Gipuzkoako odol-emaileen elkartetik. Odol-emaile gazteen premia ere azpimarratu dute: "Bakoitzak gazte bat erakartzen badu odola ematera asko irabaziko dugu", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak