Tenperaturak azken boladakoak baino dezente baxuagoak izan dira gaur goizean: zortzi graduren bueltan zebilen termometroa Arrasaten, eta bost graduko muga gainditu ezinik Arantzazun. Badirudi, baina, eguraldiak hoberako bidea hartuko duela datozen orduetan: eguerdi-arratsalde partean jasotzera egingo du eta elur maila 800 metrotik 1.000-1.200era igoko da.
Bihar, astelehena, goizean, zerua hodei gutxirekin egotea espero da eta, beraz, izotza egoteko arriskua dago.