Atzerrian bizi direnen botoek ez dute aldatu legebiltzarkide banaketa

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 27a

Hauteskunde-batzordeek atzerrian bizi diren euskaldunen botoen behin betiko zenbaketa orokorra egin ostean, lehen bezala geratu da urriaren 21eko hauteskundeetan alderdi politikoek lortutako eserlekuen banaketa. Aldaketa bakarra Araban gerta zitekeen: EAJk lurralde horretan bere zortzigarren aulkia lortzeko, Espainiako Estatuko mugetatik kanpoko herritarren botoen kontaketan 338 botoko aldea kendu behar zion PSE-EEri, baina zazpikoa kendu dio.

Herrizaingo Sailak berretsi duenez, atzerrian bizi diren arabarren botoak zenbatu ostean, EAJk 98 boto eskuratu ditu eta PSE-EEk 91; beraz, ez da aldaketarik egon. Gipuzkoan eta Bizkaian ere ez da aulki aldetik aldaketarik izango.

Honenbestez, Legebiltzarra honela gelditu da: EAJk 27 eserleku ditu; EH Bilduk, 21; PSE-EEk, 16; PPk, 10; eta UpyDk, bakarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak