Olio batzuk diren baino hobe gisa saltzen direla salatu dute

Leire Kortabarria 2012ko urr. 26a, 11:38

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Antolakuntzak (OCU) 40 olio marka aztertu ditu eta ohartarazi du horietako bederatzik "engainatu" egiten dutela, olio birjin estra gisa saltzen dutelako soilik olio birjina dena.

OCUk aztertutako olioetatik 34 olio birjin estra gisa saltzen dira, eta beste seiak, olio birjin gisa. Olio birjin estra litroa, batez beste, 3,32 eurotan saltzen da, eta olio birjin litroa, euro bat merkeago.

Erakunde horrek ohartarazten du topatu dituen "aldaketak edo akatsak" ez direla "osasunerako txarrak", baina "kontsumitzailearen poltsikoari eragiten" diotela eta, horrenbestez, informazio hori konpartitu nahi duela.

Bederatzi markak "birjin estra" etiketarekin saltzen dute benetan olio birjina dena. Are gehiago, bi markak "olio birjina" etiketa ipintzen diote produktuari, baina findu gabeko olioa da eta, OCUren iritziz, ez da kontsumitzeko egokia. Hauek dira, OCUren esanetan, "kontsumitzailea engainatzen" dutenak: Eroski, Hojiblanca, Coosur, Ybarra, Consum, Arteoliva, Condis, Olisone, Aliada, Maeva eta Olilán. Zehazki, azken biak "kontsumitzeko ez egokiak" direla esan du.

Hauek dira aztertu dituzten markak, benetan zer den, eta OCUk bakoitza zelan baloratzen duen:

  • Estepa birjin estra / Kalitate ona: Oleoestepa D.O.
  • Birjin estra / Kalitate ona: Ybarra, Hacendado (Mercadona), La Española, Dintel, El corte inglés, Carbonell, Día.
  • Frutatu birjin estra / Kalitate ertaina: Día.
  • Birjin estra / Kalitate ertaina: La Española, Señorío de Segura, Auchan (Alcampo), Carrefour, Koipe, Borges, Carbonell, Súper (El Árbol), Hojiblanca, Supersol, Cordoliva frutatua.
  • Birjina / Ez gomendatua: Eroski, Hojiblanca, Coosur, Ybarra, Consum, Arteoliva, Condis, Oli Sone (Lidl), Aliada (El Corte Inglés), Sabor y Origen.
  • Birjina / Kalitate ertaina: Mar de Olivos, Carrefour, Auchán Pulgar (Alcampo).
  • Birjin tradizionala / Kalitate ertaina: Cordoliva.
  • Saltzeko ez egokia: Maeva, Olilán.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak