Iragarpenaren arabera, bihar eguerdiko hamabietatik zapatuko gauerdira bitartean, 24 ordutan, 60 litro ur metro koadroko pilatzeko arriskua dago eta, hori horrela, abisu horia ezarri du Herrizaingo Sailak. Bihar, gainera, tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta zapatuan maximoek ez ezik minimoek ere dezenteko beherakada jasango dute. Egun horietarako, gainera, Euskalmetek izotz eta elur kontuak ere aipatzen ditu, lehendabizikoz aurtengo udazkenean; izatekotan, hori bai, mendi inguruetan izango dira biak ala biak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.