Aurtengo kanpainaren helburua da gaixo kronikoen %67k hartzea txertoa, egoitzetan dauden nagusien %95ak eta osasun arloko profesionalen %30.
Iazkoak baino txikiagoak
Gaixo kronikoen artean %1 handitu da txertoa hartu dutenen kopurua, diabete mellitus eta arnas gaixotasunak dituzten 65 urtetik beherakoen artean. Gainontzeko taldeei dagokienez, "portzentajeak iazkoak baino txikixeagoak izaten ari dira", Osakidetzaren esanetan.
Eguraldi ona lagun
Gripearen beraren eraginari dagokionez, berriz, adituen esanetan momentuz ia ez du eraginik izan, bereziki "udazkenaren lehen zatian izan dugun eguraldi onari esker". Hala ere, gogora ekarri gura dute gripearen eragina bereziki handiagoa izaten dela udazken amaiera aldera eta udaberri hasierara bitartean.
Gaixotasunari berari dagokionez, berriz, 1 eta 5 egun arteko inkubazio sasoia izaten du eta gaixotasuna kontagiatzen da 3 eta 7 egun bitartean. Sintomak izaten dira kalentura handia, ondoeza, buruko eta eztarriko mina eta eztula.