Abuztuan, lursailen gaineko 1.696 hipoteka zeuden Euskadin, 226,2 milioi euroko balioarekin. Hipoteka horietatik gehienak, 1.666 (222,8 miloi) hiri-sailen gainekoak ziren, eta 30 (3,3 milioi) landa-eremuen gainekoak.
Hiri-lursailen gaineko hipotekei dagokienez, etxebizitzen gainekoak izan ziren gehienak, 1.108 hipoteka, 128,2 milioi euroko balioarekin); orubeen gainekoak 156 izan ziren, 52,9 milioi euroko balioarekin; eta 402, bestelako hiri-eremuak, 40,6 milioiko balioarekin.
Euskadin, 100.000 biztanletik 95ek lur-sailarekiko hipoteka dute, iazko abuztuan baino %15,1 gutxiago. Hipoteken batez besteko balioa 133.380 eurokoa da.