Ekintzaile izateko gakoak, gaur Garaian

Ubane Madera 2012ko urriaren 23a

Gaur da ekintzailetasunaren gainean Garaia Berrikuntza Gunean egiten diharduten jardunaldien azkena. K35, Virtualware, ETIC, Iriscom, Saludnova eta Enisa enpresetako ordezkariek esperientziak partekatuko dituzte, 09:00etatik 12:30era. Zehazki, gaurko saioan enpresen hazkundea aztertuko dute. 

Gaur honako bi puntuok aztertuko dituzte: Zer ikasi duzu finantzazioari, talentuari eta kudeaketari buruz? Beste ekintzaile batzuentzat aholkuak eta Gertatu al zaizu espero ez zenuen gauzaren bat? Alde positiboak eta negatiboak. 

Hizlariak, berriz, honako hauek izango dira: Jon Bengoetxea (K35), Unai Extremo (Virtualware), Natividad Herrasti (ETIC), Pedro Palomo (Iriscom), Jimena Rodriguez (Saludnova) eta Ignacio Aguado (Enisa).

Esperientziak partekatu

Gaurkoarekin, ekintzailetasuna edo enpresa sortzea ardatz duten hiru jardunaldi izango dira Arrasaten egingo dituztenak. Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten leloak dioen moduan, jardunaldion helburua da hainbat arlotako adituek euren esperientziak partekatu eta ekintzailetasuna bultzatzeko gakoez jardutea. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetasun zerbitzuak eta Euskadi Emprendek antolatutako ekimena da. 

Ekintzaile izateko gakoak

Lehen saioan honako ekintzaileek parte hartu zuten: Nagore Maruri (Bilbox), Asier Ruiz (2DZanga), Antonio Guerra (Noomad), Fernando Canales (Etxanobe), Sergio Gonzalez eta Imanol Oquiñena (Biomimetics), Joel Santiso (Workmunity) eta Iñaki Vazquezek (Symplio). Ekintzaile izateko beharrezkoak diren gakoak azaldu zituzten: finantziazioa, talentua eta gestio ereduak, besteak beste. 

Enpresen garapena

Azkenaurreko saioan, hilaren 16koan, berriz, Jon Lizaso, Juanjo Brizuela, Carlos Polo, Karmele Acedo, Egoitz Astigarraga, Igor Juaristi eta Andy Bäcker izan ziren hizlariak, Prosumerlab, Equiliqua, Doocuments, SSI, IMG Pharma, Dualia eta Sustainable Reference lantegien ordezkari moduan, hurrenez hurren. Behin enpresak sortuta, haien garapena izan zuten aztergai bigarren saio horretan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak