Urriaren 1a ezkero martxan da Merkaerkide.com. Euskadiko lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak, Erkidek, bultzatu du, elkarlaneko salerosketa proiektuetan aditua den Kudea enpresaren laguntzarekin.
Sektore askotako kooperatiben produktu eta zerbitzuak daude Merkaerkide.com-en: industria (automobilgintza, makina-erreminta, elektrizitatea eta elektronika…), eraikuntza, garraioa eta logistika, zerbitzuak (arte grafikoak, aholkularitza, formazioa, teknologia berriak, ingeniaritza, garbikuntza…), altzariak eta dekorazioa, turismoa eta ostalaritza, artea eta kultura, nekazaritza…
Merkaerkide.com webgunean agertzen den formularioa beteta, erosleak webgunean erregistra dezake bere eskaera. Eskaintzak konparatzeko tresna bat ere badauka Merkaerkidek.
"Erosoa eta bizkorra"
Erkidek dioenez, enpresek "oso harrera ona" egin diote plataforma berriari, eta lehenengo egunetan ehunka eskaera erregistratu dira. Erkidek dioenez, hainbat abantaila ematen ditu Merkaerkidek, eta nabarmenenak hauek dira: "eskaerak egiteko erosotasuna eta bizkortasuna; banatzaileak denbora txikiagoan topatu ahal izatea; eta euskal kooperatiben izen onaren eta prestigioaren bermea".