Landa inguruneko zerbitzuguneetan ere zertxobait merkeagoa da erregaia: litro bakoitzeko 0,1 zentimo, hain zuzen ere.
Prezio handienak autobideetan daude: 0,6 zentimo gehiago litro bakoitzeko. Herriguneetan, 0,4 zentimo gehiago ordaintzen da, batez beste.
Hiru marka handi
Gasolindegien %79 erregai-banatzaile handien eskuetan dago; Hego Euskal Herrian eta Espainian 10.000 gasolindegi inguru daude, eta 7.900, beraz, Repsol, Cepsa, BP eta beste marka batzuen eskuetan daude. %18 (1.800) enpresa independenteek kontrolatzen dituzte; eta %3 (300), hipermerkatuek.
Europako Batasuneko herrialdeen artean, Hego Euskal Herrian eta Espainian dago merkatu-kontzentrazio handiena gasolindegien sektorean, Portugalen atzetik. Marka asko joan egin dira Hego Euskal Herritik eta Espainiatik, esaterako Agip, ERG, ExxonMobil, Texaco, Shell, Total eta Chevron.