Industria sektorearen eboluzio negatiboak (-%2,6) eta eraikuntzarenak (-%6,2) eragin dute urte arteko jaitsiera hori. Zerbitzuen sektorean ez da aldaketarik izan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPG-ak %0,4 egin zuen behera. Hiruhileko arteko hirugarren jaitsiera izan da jarraian, eta Espainiako ekonomiak izandakoaren berdina da. Hala, industriako Balio Erantsi Gordinak hiruhileko arteko aldakuntza negatiboaren bidetik jarraitzen du, laugarren hiruhilekoan jarraian.
Esportazioak ere behera egin du
Ekarpen positiboa, Eustatek dioenez, kanpo-sektoreak egin du. Hala ere, jaitsi egin dira bai esportazioa bai inportazioa, eta aldakuntza-tasa negatiboak izan dituzte, hala urteko kopuruetan nola hiruhileko artekoetan.
Eustaten txostenak agerian uzten duen moduan, kontsumo pribatuak moteltzen jarraitzen du, %1,4 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta hiruhileko batetik bestera %0,8 egin du behera. Hortaz, hiruhileko arteko jaitsierak izan dira lau hiruhilekotan jarraian. Administrazio publikoen kontsumoak ere portaera negatiboa izan du, hala urte arteko balioetan (-%2,4) nola hiruhileko artekoetan (-%1,3). Inbertsioak, bestetik, berriro azkartu du bere jaitsiera, urte arteko %4,6ko beherakada eta hiruhileko arteko -%1,3ko beherakada izan baitu. Dagoeneko bost hiruhilekotan jarraian izan du hiruhileko arteko eboluzio negatiboa.