Erabateko normaltasuna goizeko lehen orduan

Xabier Urtzelai 2012ko urriaren 21a

Goizeko 09:00etan, puntuan. Halaxe zabaldu dituzte Debagoieneko hautesleku guztiak, inongo arazo barik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gaur 51.747 debagoiendar daude botoa ematera deituta, eta goizeko lehenengo orduan Arrasaten, Aretxabaletan eta Bergaran ikusi ahal izan dugunagatik jendea presa gabe dabil: "Eguraldi honekin jendea herrian geratuko da", adierazi digu Kurtzebarri Eskolako ateak zabaldu eta botoa emateko zain zegoen aretxabaletar batek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak