Informazio osoa Goienan

Goiena 2012ko urriaren 21a

Goienak jarraipen zabala egingo die gaurko hauteskundeei. Goiena.net, debagoiendarron Interneteko albistarian, uneoro emango dizuegu informazio zehatza: hauteskunde egunaren gorabeherak, parte hartzea, herritarren zein gure hautagaien iritziak botoa emateko unean… Datuak, iritziak... Eta iluntze-gau partean, Goiena telebistan eta Arrasate Irratian ere bai. Eta, zela ez, biharamunean, Goiena paperekoan, emaitza guztiak, eguneko gorabeherak, analisiak, iritziak, grafikoak…

Behin betiko datuak heldu ahala sarean jarriko ditugu berehala: gure herrietako emaitzak, lurraldeetakoak zein Euskal Autonomia Erkidegokoak.

Goienako kazetari eta teknikari lan talde osoa ariko da lanean unean uneko informazioa zuei helarazteko. Lan talde osoa, aldi berean, lau hedabidetarako lanean: Goiena.net, Goiena telebista, Goiena papera eta Arrasate Irratia.

19:45etik aurrera zuzenean

Goiena telebistak zuzenean eskainiko du saio berezia 19:45etik aurrera, Goiatz Aranak eta Julen Iriondok aurkeztuta. Ondoan izango dituzte Elena Laka eta Ainhoa Larrañaga datuak interpretatzen, analisia egiten eta iritzia ematen. Zuzeneko konexioak egingo dituzte hauteslekuetatik eta alderdi politikoen egoitzetatik.

Lehenengo sondeoen emaitzak, eta, datuak heldu ahala, horiek ere pantailan izango dituzte ikus-entzuleek. Datuak ezagutu ostean, gure bailarako hautagaiekin ere izango gara, hauen inpresioak jasotzeko.

Sarean, uneoroko kontakizuna, informazio puntuala, izango duzue eta sare sozialetatik ere emango dizuegu informazioa.

Goiena paperekoa berezia, bihar

Goiena papera, bestalde, berezia izango da bihar: sei orrialde eskainiko zaizkie hauteskundeei. Datuak, grafikoak, legebiltzarkide debagoiendarrak, analisiak, iritziak…, Debagoieneko informazio osatu eta zehatzena. Egunkari saltokietan eskuratu ahal izango duzue bihar, astelehena, harpidedunak ez zaretenak. Horiek, etxean jasoko duzue-eta, betiko moduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak