Nuptse mendi gailurretik 161 metrora gelditu dira Iñurrategi eta bereak

Jagoba Domingo 2012ko urriaren 20a

Iñurrategi, Zabaltza eta Vallejok ezin izan dute Nuptse mendiaren gailurrera heldu. Naturgas BBK Nuptse proiektuko kideek, Himalaiako mendia, garraiatzaile barik, oxigeno barik eta soka finko barik igotzea nahi zuten. Baina azkenean Nuptse mendiak dituen 7.861 metrotatik, 7.700 metroan gelditu behar izan dute euren segurtasunagatik.

Eguena zen gailur egiteko eguna, hala ere, ez zen posible izan batez ere eguraldi arazoak zirela medio. Haizea izan zen bidearen azken txanpako etsai nagusia, eguenerako 100km/h haize boladak jasa zituztelako eta baldintza horiekin, kanpamentu basera buelta egin behar izan zuten etxera osorik bueltatu ahal izateko.

Lortu dutenaz harro

Nahiz eta hasieran pentsaturiko helburua ezin lortu izan, egindakoaz harro dago hirukotea. Vallejok esan duen bezala, 50 urtetan Nuptse mendia igotzeko bide hau egin gabe egon da, beraz zailtasun handia duela argi dago.
Basque Team-eko hirukoteak gailurra egin ez arren, bizitza osoan ahaztuko duten esperientzia izan dela argitu du Vallejok, hasieran pentsa baino erronka askoz ere zailagoa izan delako eta gogo gehiagoz datozelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak