Iñigo Urkullu Goiena telebistan izango da gaur, eguaztena, 21:00etatik aurrera, hauteskundeen gaineko saio berezian. Hiru kazetarik elkarrizketatuko dute: Pello Urtzelai (Berria), Iñaki Soto (Gara) eta Bingen Zupiria (Deia). Naroa Iturri kazetariak aurkeztuta. Hamaika Telebistarekin elkarlanean egin du Goienak. Hautagaiei egiten ari zaien elkarrizketa errondako beste bat da gaurkoa. Eguenean, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia izango da, hau ere 21:00etatik hasita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.