Arizmendi Ikastola etapa berri bat hastear

Jagoba Domingo 2012ko urriaren 16a

Arizmendi ikastolak logotipo berria aurkeztu du goizean Arrasateko Olarteko egoitzan. Logotipoa iaz egindako hausnarketa sendo batetik dator, etapa berri bati heltzeko garaia dela uste dutelako; logotipoa izango da etapa berri honen adierazle nagusia.

Arizmendi ikastolako zuzendari Txaro Iraetak, ikastolako lehendakari Andoni Mujikak eta Edurne Balzategi komunikazio arduradunak eman dituzte irudi eta etapa berriaren gaineko xehetasunak.

Batera egoteko beharra

Datozen gizarte aldaketei aurre egiteko batera egotearen beharra ikusi dute Arizmendikoek, eta ikastola eta kooperatibaren arteko izaera izango da aurrerantzean ikastolaren ardatza. Zeurea, geurea, denona, ikastola izenburupean, balore berriak transmititzen ditu leloak.


Olarteko neska-mutikoak jolasean.

Elementu berriak

Logotipoari dagokionez ere, elementu berriak erabili dituzte. Koloreak dira, adibidez, gaurkoturiko elementuetako bat. Kolore biziagoak erabili dituzte oraingo honetan, energia gehiago transmititzeko, eta a hizkia, borobilagoa egin dute goxotasuna transmititzeko asmoz.

Beraz, betiko arima duen logotipo gaurkotua aurkeztu dute Arizmendikoek Olarten, ikastolaren etapa berriari hasiera emateko gogo handiz. AZK enpresak egin du logotipoa.


Aro berriko panela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak