'Maite ditugulako' dokumentala aurkeztu dute

Amaia Garate 2012ko urriaren 15a

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 'Duintasun bideak' bildumako dokumental berri bat aurkeztu du Iruñeko Golem zinemetan, 'Maite ditugulako' izenpean. D ereduan ikasi nahi duten haurren diskriminazio eta eskubide urraketa ematen du jakitera.

Nafarroako eremu ez-euskaldunetan bizi diren haur eta gaztetxoen egoera salatu nahi du Behatokiak dokumental honen bitartez. D ereduan ikas dezaten, bidaia luzea egin behar izaten dute egunero, horrek dakartzan arriskuei aurre eginez. Gurasoak nazkatuta daude jada, euren seme-alabek jatorriz eurena den hizkuntza batean ikasi dezaten nahi izateagatik, ez dituztelako auzokideen eskubide berdinak.

Bestalde, kasu bat aipatzen du: Adrian izeneko 6 urteko mutiko baten, eguneroko bidaia egiten ari zela istripuz hil zen mutikoarena, hain zuzen ere. Artaxonako Argi Rus eta Mendigorriako Lurdes Mendibil izan dira hitza hartu duten bi gurasoak, euren desadostasuna eta haserrea erakutsi nahi izan dituzte.

Agerraldia bukatzeko, Behatokiko arduradunek dokumental berri hau Duintasun bideak bilduman kokatzen den bideo berri bat dela argitu dute eta iragarri dute aurrerantzean, ahal duten guztietan, eskubide urraketak bideo edo dokumental bidez salatzen jarraituko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak