Erosketa prozesua 2007an hasi zen, Eroskik Botet familiarekin eta La Caixa banketxearekin hitzarmena egin zuenean.
Iaz, La Caixak Caprabon zituen akzioen %9 erosi zituen Eroskik, 125 milioiren truke. Orain, Botet familiari geratzen zen %16a erosi dio.
Caprabok 350 supermerkatu ditu Katalunian, Madrilen eta Nafarroan, eta 2011n 1.485 milioi euro fakturatu zituen, 19,4 milioi euroko esplotazio-emaitza izan zuen eta 8,5 milioi irabazi zituen.
Caprabo marka indartuko dute
Eroskik jakinarazi duenez, eragiketa horrekin "supermerkatu eredua eta Caprabo marka indartzean datzan enpresa-proiektuan aurrerapausoa" eman du, eta gaineratu du "gertutasuneko eta hiriko denda eredua hobetzen jarraituko" duela Caprabok, izan ere, denda mota hori aukeratzen du gaur egun gehien kontsumitzaileak.
Era berean, Eroskiren esanetan, tokiko produktoreen aldeko "enpresa eta komertzio-apustua" areagotuko du Caprabok, "kontsumitzaileak eskatzen duenari zintzo jarraituz".