Ford Mugarrik eta Soraluce BKEk irabazi, joko onik gabe

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 14a

Ford Mugarrik zein Soraluce BKEk ez zuten joko borobilik egin eta aldeko emaitza izan zen egubakoitzean jokatutako partiduen ondorio positiboena.

Ford Mugarrik, gaizki jokatu arren, 31-26 menderatu zuen Escolapios: "Emaitzarekin pozik nago, baina ez jokoarekin. Nire taldea askoz gehiago emateko gai da eta gehiago eskatu behar diet. Defentsan zein erasoan eskas aritu ginen; ondo egonez gero alde handiagoarekin irabazteko moduko partidua zen", uste du Ane Herrerok. Bestalde, lesio garrantzitsuak ditu taldeak: Arkaitz Masip, Pello Olabarria, Kepa Isasmendi eta Oskar Macias lesionatuta daude.

Soraluce BKEk ere ez zuen partidu borobila egin baina estutasun handirik gabe gailendu zen Usurbilen aurrean (36-32): "Bi zatien hasierak motela egin ditugu baina gure jokoa berreskuratu dugunean lau edo bost goleko aldea lortu dugu. Gero arazo handirik gabe mantendu dugu alde hori. Partiduz partidu goaz, denboraldi hasieran ahalik eta puntu gehien batzeko", dio Josetxo Muniategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak