Oñatiarrak nagusi, Arrasate-Oñati lasterketan

Jon Berezibar 2012ko urriaren 13a

Sergio Gartziak irabazi du gizonezkoetan (00:40:15) eta Marisol Ramosek (00:48:14) emakumezkoetan. Biak ala biak oñatiarrak. Gizonezkoetan lehen lauetatik hiru izan dira oñatiarrak, hain zuzen, Andoni Correas eta Yeray Varelarekin. Hurrengo debagoienadarra Markel Blanco arrasatearra izan da. Guztira 245 korrikalari eta 74 patinatzailek hartu dute parte. Ibilbideak, gainera, ezusteak izan ditu Arrasateko zatiak aldaketak izan baititu hiriko obrak direla-eta. [Argazki galeria ikusi]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak